Dantzari Txiki Eguna
BADATOR DANTZARI TXIKI EGUNA! Apirilaren 26an Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu Anoetan. Urtero bezala, beste herrietako dantzariak ere etorriko dira, eta giro bikaina egongo da egunean zehar. Goizean kalejira egingo da herriko kaleetatik eta arratsaldean dantza emanaldia plazan. Zatoz Dantzari Txiki Egunaz gozatzera!
Irakurri gehiago
ANITZ eguneko kronika
Maiatzaren 31a, larunbata, ospatu zuen Anitz Dantza Taldeak bere eguna. Goizeko prestaketa eta entseguen ostean ekin zioten dantzari txikienek beraien emanaldiari herriko plazan. 5 urtetik 11 urtera bitarteko haurrak izan ziren protagonistak eta jende andana bildu zuten inguruan, giro eguzkitsua are gehiago alaituz.
Irakurri gehiago
ANITZ eguna ospatuko dugu larunbatean
Anitz eguna ospatuko da larunbat honetan eguerdiko 12:00etan eta 19:00etan, Anoetako plazan (eguraldi txarrarekin, kiroldegian). Animatu zaitezte dantza saioak ikustera!
Irakurri gehiago
Anitz dantza taldean ostiralera arte eman daiteke izena
Datorren ikasturtean Anitz dantza taldean aritu nahi dutenek, maiatzaren 27ra arteko epea dute apuntatzeko, dantza taldearen bulegoan edota liburutegian.
Irakurri gehiago
AURKEZPENA
Anitz dantza taldea 2009an sortutako taldea da. Hasieran dantzari gutxiago bazituen ere gaur egun 150 dantzari inguru izatera iritsi gara eta aurrera begira lanean jarraitzeko gogoz gaude euskal kulturari merezi duen tokia emateko.
Irakurri gehiago

