Anoetako herri mugimenduaren ataria

Anoetako jaietako egitaraua

Ekainaren 18an, asteazkena, lehertuko da jaien hasiera iragarriko duen suziria, eta aste horretan izango dira ekitaldi gehienak. Aurreko asteburuan eta San Joan egunaren bueltan ere izango da festarako aukera Anoetan.Hemen duzue egitarau osoa.

ANITZ eguneko kronika

Maiatzaren 31a, larunbata, ospatu zuen Anitz Dantza Taldeak bere eguna. Goizeko prestaketa eta entseguen ostean ekin zioten dantzari txikienek beraien emanaldiari herriko plazan. 5 urtetik 11 urtera bitarteko haurrak izan ziren protagonistak eta jende andana bildu zuten inguruan, giro eguzkitsua are gehiago alaituz.