Anoetako herri mugimenduaren ataria

Dantzari Txiki Eguna

BADATOR DANTZARI TXIKI EGUNA!  Apirilaren 26an Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu Anoetan. Urtero bezala, beste herrietako dantzariak ere etorriko dira, eta giro bikaina egongo da egunean zehar. Goizean kalejira egingo da herriko kaleetatik eta arratsaldean dantza emanaldia plazan. Zatoz Dantzari Txiki Egunaz gozatzera!

ANITZ eguneko kronika

Maiatzaren 31a, larunbata, ospatu zuen Anitz Dantza Taldeak bere eguna. Goizeko prestaketa eta entseguen ostean ekin zioten dantzari txikienek beraien emanaldiari herriko plazan. 5 urtetik 11 urtera bitarteko haurrak izan ziren protagonistak eta jende andana bildu zuten inguruan, giro eguzkitsua are gehiago alaituz.