Anoetako Herri Ikastola  herri ekimenez sortu zen  1969. urtean. 

 

Gure eskaintza 2 urtetik 16 urtera artekoa da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dugu.

Anoetako Herri Ikastola Tolosaldeako Anoeta herrian kokatuta dago eta bera da herriko ikastetxe bakarra. Anoetako haur eta gazteez gain, inguruko beste herrietatik ere jasotzen ditugu ikasleak. Irurako Ikastolako ikasleak Anoetako Herri Ikastolara etortzen dira DBH egitera.

Kooperatiba Integrala da Anoetako Herri Ikastola, hau da, bazkide erabiltzaileek (familiek), lan-bazkideek eta bazkide laguntzaileak (Anoetako Udalak) osatuta dago.

Anoetako Herri Ikastola Euskal Herriko Ikastolak Elkarteko (EHI) kide da.

Herriko egoera soziolinguistikoan eragin nahi dugu eta euskal kultura bultzatu. Hori dela eta, herriko kultur-ekintzetan Ikastolaren partaidetza nabaria da, bai antolaketan baita elkarlanean ere: Euskal Jaia, Gau Beltza, Euskararen eguna, Gabonetako kantu eskea, Santa Ageda bezpera, Iñauterietako jaialdia, Anoeta herriko jaietako Danborrada, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa, …

Ikastolak herrigintzarekin duen konpromisoa irmoa da. Euskara eta euskal kultura sustatzeko ekintzak ez ezik, ingurumenarekin edo arlo sozialarekin lotutako hainbat proiektu eta egitasmo eramaten ditugu aurrera Udalarekin edota herriko beste eragileekin elkarlanean.

Idazkaritza

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00 - 13:00 / 15:00 - 18:00

anoeta@ikastola.eus
943 65 29 32 (Idazkaritza)

Ergoien 5, 20270, Anoeta, Gipuzkoa